Urkide Ikastetxea

colegioUrkide Ikastetxea 1882. urtean sortu zen “Gasteizko Urtsulatarrak” izenarekin (Ursulinas de Vitoria), eta gaur egun ikastetxeko profesionalez osatutako kooperatiba bat da. Ez da eliteko ikastetxe bat, ezta egoera bereziki txarreko eremu batean kokatutako ikastetxe bat ere. 1995. urtean, kalitate-kudeaketa ezartzen hasi zen ikastetxean.

Handik aurrera, aldaketak nabarmenak izan dira, eta bertan lan egiten duten pertsonen pentsamolde-aldaketan oinarritu dira. Handik aurrera, halaber, bezeroarentzako orientabidea izan da etengabeko erreferentzia. Ildo horretan, ikaslea beste era batean kokatzen da ikasgelan, ikastetxeak zailtasunetan eta aurrera egiten laguntzen dio ikasleari, eta familiei ere laguntza ematen die.

Ikastetxeko irakaskuntza-jardunaren eta berrikuntza pedagogikoko proiektuen ondorioz, lehen hamar ikastetxeen artean sailkatuta dago “El Mundo” egunkariak argitaratzen duen 100 ikastetxerik onenen zerrendan. Ikastetxearen eginkizuna hezkuntzaren inguruko ideien, prozesuen eta ondoriozko produktuen eremuko eta irakaskuntza-jardunaren zerbitzurako Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza da.

Ikastetxearen ildo estrategikoari jarraiki, irakatsi eta ikasteko metodoen hobekuntzarako prozesuetan ikertzen jarraituko du, ikasleen porrota adimen anizkoitzen bidez arintzeko, batetik, eta irakasleen lana ahal den neurrian babesteko, bestetik.