GASCA

gascaGastronomía Cantábrica (GASCA), 1978. urtean sortua, erreferentzia garrantzitsua da Euskadiko sukaldaritza kolektiboko enpresen segmentuaren barruan.

Enpresa Antonio Sánchez Villacé-k sortu zuen. Gaur egun, oraindik ere familia-enpresa bat da funtsean.

Hala ere, prozesu eta teknologiarik berrienak txertatu ditu antolamendu osoan.

Gure giza taldeari, gure produktuen kalitateari eta gure Kalitate Sailak higiene- eta osasun-arloan eta I+G+B arloan egiten duen lanari esker, konpainia sendotu egin da sektorean, eta erantzun bizkorra, eraginkorra eta profesionala eman diezaieke gure bezeroen premia guztiei.

GASCAren eginkizuna:

GASCAren eginkizuna bezeroei era osasungarrian eta orekatuan elikatzen laguntzea da. Horregatik, kalitateari ematen dio lehentasuna ororen gainetik, konfiantza osoko ingurune batean.

GASCA – URKIDE FUNDAZIOA:

GASCAk koherentzia-arrazoi batengatik egin du bat Urkide Fundazioaren proiektuarekin.

Gure ustez, etorkizuna gure gazteen hezkuntzan dagoela kontuan hartuta, GASCAren balio guztiak finkatzea eta prestakuntzari gaineratzea izan daiteke hezkuntza horren ardatzetako bat.

Lan horren bidez, hurbilago izango dugu gure helburua: moralki eta fisikoki osasungarriagoa izango den etorkizun bat sortzen laguntzea.

Lankidetzan jarduteko genituen aukera ugarien artean, Urkide Fundazioarekin jardutea eta haren Eginkizuna eta Ikuspegia geure egitea erabaki genuen.