XABIDE TALDEA

logo_xabideKomunikazio on orok, hezkuntza-prozesu eraginkor orok eta kultura- eta antolamendu-aldaketa orok testuinguru egokia behar du. Xabide Taldeak testuinguruak sortzen ditu (komunikazio-testuinguruak, herritarrek parte hartzeko testuinguruak, erakunde eta pertsonen kultura-aldaketarako testuinguruak, sorkuntza-testuinguruak eta hezkuntza-testuinguruak –hezkuntza formala eta ez-formala–), hezitzaileek eta hezigaiek ikasteko prozesuan duten onena eman dezaten.

Beste modu batean begiratzeko aukera ematen duten testuinguruak dira. Aldaketa pertsonal edo antolamendu-aldaketa oro begirada-aldaketa batekin hasten da! Horretarako, komunikaziorako, parte-hartzerako eta sormenerako tresna eta metodologia teknologikoak erabiltzen ditugu; hezkuntza-tresnak eta hezkuntza-metodologiak, azken batean. Gure jardunaren ardatz nagusia pertsonak dira beti. Horregatik, oso garrantzitsua da pertsonengana zuzenean iristea (pertsonak “UKITZEA”, elkarreragitea).

Hori dela-eta, XABIDE TALDEARENTZAT garrantzitsua da URKIDE FUNDAZIOAREKIN lankidetzan jardutea. Duela 27 urte hasi ginenetik, hezkuntza ez-formalean egin dugu lan, eta jokoaren, talde-dinamikaren eta hainbat hezkuntza-metodologiaren bitartez hezkuntza-prozesuak garatzeko aukera emango zuten testuinguruak sortu ditugu.

Egiten jakite hori ikasgelara eraman dugu proiektu askotan. Horien artean, hezkuntza-sektorera bideratutako eta intereseko hainbat gairen inguruko (ciberbullyinga, eskola-jazarpena, baterako hezkuntza, ingurumena, elikadura-segurtasuna eta bide-segurtasuna, besteak beste) sentsibilizazio- eta zabalkunde-kanpainak azpimarratu behar dira. Hezkuntzaren esparruko alderdi guztiak estimulagarriak dira guretzat, eta ahal den heinean eremu horretako berrikuntza babestu behar dugulakoan gaude.

Lan egiteko modu horren bidez, gure bezeroentzat egiten ditugun komunikazioko estrategia, kanpaina eta ekintza guztiek osagai pedagogiko eta didaktiko bat dute beti.