Wiko-SPC

SPCNET 1989. urtean eratu zen, telefonia-aparatuak produzitu eta merkaturatzeko eta Espainiako merkatuaren eskariei erantzuteko helburuarekin. Telefonia kontsumo-merkatuan sartu zuen Espainiako lehen konpainia izan zen, eta erabateko lidergoa lortu zuen etxeko telefoniaren esparruan.

Negozio-arloen artean, kontsumo- eta multimedia-elektronika dago, eta bere marka nagusiek (SPCtelecom eta SPCinternet) dihardute horretan. Gaur egun, sare finkoko telefonoen, VOIP eta mugikorren telekomunikazio-operadore guztien enpresa hornitzaile bakarra da Espainian. Oso posizio esanguratsua du teknologia berrien merkatu librean, eta kategoria horietan diharduen euskal enpresa bakarra da. Hasiera-hasieratik, telefonia-aparatu berri guztiak diseinatu, garatu, homologatu eta kudeatzeko I+G+B+K*-ko ekipo batean inbertitu zuen SPCk, kontsumitzaileen (horixe da, hain zuzen ere, K* horren zentzua) premiei erantzuteko asmoz. Horri esker, Espainiako lehen telefono-terminala lortu dugu. Harrez geroztik, 124 homologazio lortu ditugu 2000. urtera arte, baita 34 patente eta industria-eredu ere.

SPCk aspaldi identifikatu zuen bezeroen datuak “zaintzeko” beharra, ondasunik preziatuena zirelakoan. Horretarako, Interneteko datuen kudeaketan eta babesean liderra izango zen know-how bat lortzeko estrategia bat zehaztu zen, ohiko alojamenduarekin hasi eta egungo hodei-zerbitzuekin amaitzeraino.

SPC datuen kontsultore eta zaintzaile gisa, eta bezeroentzako zerbitzu integral eta ez-masibo gisa gaitzen duen Arabako Data center bakarra da, eta telekomunikazio-operadore baten jabetzakoa ez den Euskadiko bakarra.

Bestalde, Wiko iberia bigarren marka librea da Frantzian eta Portugalen, eta Espainian ere izateko bidean da. Horren sortzailea SPC da, samrtphoneak garatzen, ekoizten eta merkaturatzen espezializatutako nazioarteko talde txinar-europar batekin lankidetzan. Wikok lan egiten duen erkidegoen garapena bultzatuko duten gizarte-jardueretan parte hartu nahi du.

WIKO-SPC – URKIDE FUNDAZIOA Fundazioa sortu aurretik, Gasteizko hezkuntza hobetzeko lanak babestea erabaki zuen SPCk, enpresaren gizarte-jarduera gisa. Harreman pertsonalak baliatuta, SPCk ikastetxean adimen anizkoitzen teoria aztertu, ezagutu eta, bidezkoa izanez gero, aplikatzea proposatu zion Urkideren zuzendaritzari. Urkidek gogo handiz egin zuen bat ideia horrekin, eta lanean jarri zen. Harrez geroztik, aurkeztu dizkion proposamen guztietan babestu du SPCk Fundazioa, eta hark gure haur eta gazteen hezkuntza hobetzera bideratzen dituen proiektuak babesten jarraitzeko asmoa du.