JARRAIPEN PROIEKTUAK
1.- Goi-mailako gaitasunei buruzko ikerketa bultzatzea:
Helburuak:
- Goi-mailako gaitasunak lantzen dituzten ikastetxeak bisitatzea: Benchmarkinga.
- Aurreko ikasturteetan ikertutako guztiaren bidez, ikasgela inklusiboan goi-mailako gaitasunak dituzten ikasleekin lan egiteko programa propio bat sortzea.
2.- Sormen, berrikuntza eta ekintzailetzako proiektua.
Helburuak:
- Aurreko urteko datu-basea (sormenari lotutakoa) osatzea.
- Ikasturte guztietan sormen-tekniken eta jardueren pilotajea egitea.
- Irakasleei etapa eta maila guztietan sormena lantzen laguntzeko on-line ikastaro bat sortzea.
- Irakasgai bakoitzean landu beharreko, hainbat iturritatik lortutako eta adinaren, irakasgaiaren eta lan egiten duen adimenaren arabera sailkatutako 500 sorkuntza-jarduera baino gehiago izango dituen liburutegi digital bat sortzea.
PROIEKTU BERRIAK
1.- IKTei lotutako Adimen Anizkoitzen Programa:
Helburuak:
- Ikasgelen programazio arruntean teknologia berriak aplikatuz adimen anizkoitzak txertatzeko prozesua aztertzeko ikerketa-azterlan bat egitea, ikasi eta irakasteko metodoen hobekuntza eta ikasleen hezkuntza pertsonalizatua sustatzeko.
2.- Bizitzarako hezkuntza: gurasoak eta ikasleak
Helburuak:
- Tutoreentzat eta ikasleentzat ikaskuntza emozionalera bideratutako unitate didaktikoak sortzea, DBH osoko jardun-plan baten bitartez eta prestakuntza tutoretza-mailan sistematizatuz.
- Familientzako unitate didaktikoak sortzea, gaiak bateratzeko eta era globalagoan landu ahal izateko. Prestakuntza hori Guraso Eskolaren bitartez emango da.
3.- Nazioartekotze-proiektua:
Helburuak:
- Innobasqueren babesarekin, piramidearen oinarrian nazioartekotzeko prozesu bat hastea.
- Pedagogiaren eremuko egoera aztertzeko zenbait bidaia egitea, eta batez ere Uruguain jardutea.
- Global Training programaren bidez, Eusko Jaurlaritzari bekadun bat eskatzea.