2011-12 urtea

1.- Irakaskuntza-jardunbide egokien sistematizazioa: Lehen Hezkuntzako HADA proiektua:

Helburuak:

  1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako on-line prestakuntza-ikastaro bat sortzea, ohiko ikasgela batean agertzen diren ikaskuntza-zailtasunei erantzuteko.
  2. Aurreko guztia jasoko duen sarbide errazeko datu-base bat sortzea irakasleentzat: Liburutegi Digitala.
2.- Irakaskuntza-jardunbide egokien sistematizazioa: Lanbide Heziketako HADA proiektua:

Helburuak:

  1. Erdi-mailako heziketa-zikloetako irakasleentzako on-line prestakuntza-ikastaro bat sortzea. Ikastaro horretan, maila horietan izaten den motibazio-gabeziaren tratamenduari lotutako arrakasta-kasuak bilduko dira, ikasketak amaitzeari eta lan-munduan txertatzeari begira.
  2. Aurreko guztia jasoko duen sarbide errazeko datu-base bat sortzea irakasleentzat: Liburutegi Digitala.
3.- HADA Zentroen Sarea:

Helburuak:

  1. Lehen Hezkuntzako HADA ikastaroan bildutako kasuak ugaritzea eta hobetzea, eta, horretarako, zentroek arrakasta-kasu gehiago sartzea, HADA ikastaroa etengabe zabaldu eta hobetzeko aukera izan dezagun.
4.- Goi-mailako gaitasunei buruzko ikerketa bultzatzea:

Helburuak:

  1. Goi-mailako gaitasunak dituzten ikasleen curriculuma aberastu eta zabaltzeko tresnak aztertzea, ikaskuntza aberatsagoak eta askotarikoagoak eskaintzea eta ikasleak ongi menderatzen dituen ikaskuntza errepikakorrak baztertzea. Horretarako, adimen anizkoitzetan oinarritutako metodologia osatu eta ezarriko da. Metodologia hori Harvardeko Unibertsitateko Gardner irakaslearen azterlanetan eta esperientzian oinarrituta dago, eta aukera berriak eskaintzen dizkie ikasleei.