2012-13 urtea

JARRAIPEN PROIEKTUAK

1.- Goi-mailako gaitasunei buruzko ikerketa bultzatzea:

Helburua:

  1. Aurreko ikasturtean, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan landutako materialen pilotajea egitea.

PROIEKTU BERRIAK

1.- Patologia kronikoen arreta integrala:

Helburuak:

  1. Patologia kronikoak dituzten pazienteengan gorputz-jarduera sustatzea, patologia hobetzeko baliabide gisa.
  2. Jarduera hori beste bi euskarrirekin osatzea: fisioterapia eta arreta psikologikoa.
2.- Etxean teknologia berriei ematen zaien erabilera ikuskatzeko gida:

Helburuak:

  1. Adingabeek erabiltzen dituzten teknologia berrien ikuskapena erraztuko duen gida praktiko bat sortzea guraso eta irakasleentzat.
  2. Irakasle taldeekin eta familia taldeekin teknologien pilotajea egitea, eta prestakuntza ikasleek erabilitako sistema operatiboetara egokitzea.
  3. Emandako prestakuntza balioestea.
3.- Irakaskuntza-jardunbide egokien sistematizazioa: DBHko HADA proiektua:

Helburuak:

  1. DBHko irakasleentzako on-line prestakuntza-ikastaro bat sortzea, Bigarren Hezkuntzako ohiko ikasgela batean agertzen diren ikaskuntza- eta jokabide-zailtasunei erantzuteko.
  2. Aurreko guztia jasoko duen sarbide errazeko datu-base bat sortzea irakasleentzat: Liburutegi Digitalaren bitartez.
4.- Ikasleak sormenean, berrikuntzan eta ekintzailetzan prestatzeko tresnen ikerketa eta sorkuntza.

Helburuak:

  1. Irakasgai bakoitzean landu beharreko, hainbat iturritatik lortutako eta adinaren, irakasgaiaren eta lan egiten duen adimenaren arabera sailkatutako sorkuntza-jarduerak aztertu eta bilatzea (1. fasea).