TAKTIKARQ

TAKTIK GIGANTE

Tak Tik Arq eraikuntza eta arkitekturako zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da, baina informalagoak izan ahal bagara Tak Tik Arq Pablo eta Bernardo gara. Zoramena eta zentzua. Jolasa eta estrategia. Sormena eta taktika. Esku altxatua eta plano teknikoa. Begia eta galga. Lore eta marradun alkandora. Arkitektura ona grinatzen zaigu. Akabera onak obsesionatzen gaituzte.

Eta galdetzen digutenean … ez zaigu gustatzen itzulinguru asko ematea: gauza ederrak egiten ditugu.

Eta, zein dira gauza horiek?

1.- Haurrentzako arkitektura: jenio eta asmamena duten heziketa-guneak. Arkitektura-proiektutik azken eraikuntza xehetasunera arte. Eta, jakina, Urkiden Haur Hezkuntzako pasilloko korridorean, “Dramagela” gelan eta eskolako jantokiaren eraberritzean lanak burutu ditugu. Hori guztia www.taktikarq.com webgunean ikus dezakezu.

2.- Osasunerako arkitektura egiten dugu: klinikak, laborategiak, grazia duten farmaziak…

3.- Erronka handiak konpontzen ditugu: proiektu handiekin ausartzen gara, urte askotan aurrekontu eta eraikuntza-erronka handietako ingeniaritza-proiektuetan jardun baitgara.

4.- Xehetasunak zaintzen ditugu: etxebizitzen berritzeak, merkataritzako lokalak, interiorismo xehetasunak, neurrira egindako altzariak, akabera esklusiboak, material nobleak.